ZIRT-ZARTek hondakinen atez ateko bilketa landuko du 2. alearekin
0ZIRT-ZARTen baitako lehenengo afari-eztabaidara bertaratutako gazteen eskariz, bigarren ale hau puri-purian dagoen gai baten ingurukoa da: atez ateko hondakinen bilketari buruzkoa, hain zuzen.
Independentzia eta sozialismoaren aldarriarekin, formakuntzarako eta eztabaidarako tresna izateko helburuarekin sortua izan zen dinamika da ZIRT-ZART. Dinamikaren asmoa, gai ezberdinak landu, horien inguruan eztabaidatu eta gure buruak formatzea da. Oraingo honetan, eskuorri eta bideo formatuko euskarrien bidez landuko da hondakinen bilketaren gaia. Edonolako ekarpenak egiteko, zirtedozart@gmail.com helbidea eta sare sozialak (Tuenti eta Facebook) martxan daude.
Euskal Herriko plazetan presoen aldeko aldarrikapenak izango dira maiatzaren 19an
0“Goazen plazara” ekimena burutuko da Euskal Herriko plazetan, euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko. Herritarrok batuta ekitea garrantzitsua dela azpimarratu du Herrira-k. Zumaian 13:00etan izango da hitzordua, Amaiako Plazan.
Herrira mugimenduaren oharra:
Urtarrilaren 7an milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziare- kiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begi bistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik. (gehiago…)
Hemen da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen XI. txapelketa
0Hemen da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketaren XI. edizioa. Aurten bikoteka arituko dira bertsolariak. Mutrikun hasiko da maiatzak 12an eta Eibarren izanen da finala, ekainak 30ean. Zumaiako saioa maiatzaren 19an izango da.
Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketaren antolatzaileen oharra:
Asteburu honetan hasiko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketa Aurtengoa XI. edizioa da eta betiko helburuak lortzeko asmoz, berrikuntzekin dator, bertsolariek bikoteka abestuko baitute.
Mutriku (maiatzak 12), Zumaia (maiatzak 19), Markina (maiatzak 26) eta Elgoibarko (ekainak 1) gaztetxeetan jokatuko da lehen fasea. Lehen fase honen ostean bi finalerdi egongo dira, lehenizikoa Deban (ekainak 8 ) eta bigarrena Soraluzeko (ekainak 15) gaztetxeetan. Finala ekainak 30ean izango da txapelketa lehen aldiz hartuko duen Eibarko gaztetxean. (gehiago…)
Ni ere han izan nintzen! – ELKARRIZKETA
0“Ni ere han izan nintzen!” ekimenaren baitan, 2008ko uztailaren 7an Zumaiako lehen gaztetxean identifikatu ostean epaiketaren zain dauden hamar gazteetako biri egindako elkarrizketa da honakoa. Bertan azaltzen dutenez, akusazioak 80.000 euroko isuna eskatzen du ustez eraikinean sortutako kalteengatik.
Jon Maia: “Ni ere han izan nintzen, eta orain karpan egongo naiz”
0Jon Maia bertsolari zumaiarrak ere Zumaiako lehen gaztetxearen aurkako epaiketaren aurrean sortutako “Ni ere han izan nintzen!” ekimenarekin bat egin du:
Zumaiako gazte talde batek Erkibe etxea okupatu zuenean, burura etorri zitzaidan lehenengo gauza nola lagundu nezakeen pentsatzea izan zen. Eta nola diren kontuak, patata tortila bat egitea izan zen nire lehenengo erreakzioa. Orain grazia egiten dit. Herriaren erdian hutsik, abandonaturik, lotsarik eta duintasunik gabe erortzen ari zen etxe handi hura garbitzen, konpontzen, txukuntzen, biziberritzen ari zirenei detailetxo bat, esker ona, elkartasuna adierazteko modu bat izan zen. Okupazioaren alde nagoelako, autogestioaren eta antolakuntzaren alde. Positiboki bizi direnen alde. Ukazioaren, jauntxokeriaren eta bere arrastoen aurka. Kontrol sozialaren aurka, debekuan eta agintekerian oinarritutako gizarte ereduaren aurka. Espekulazioaren aurka. Gehien dutenei kentzearen alde. Ni ere han izan nintzen. (gehiago…)







